XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

%57,43rentzat, oso beharrezkoa da.

%40,54entzat, komenigarria.

%2,03rentzat, azkenik, alferrikakoa.

Kaltegarria izan ote zitekeen ere ematen zen erantzuteko, aukeran: kalte-iritzi horren aldeko erantzun bakar bat ere ez da agertu.

II.1.5. Hitz elkartuak idazteko norbere irizpideak

Euskaltzaindiaren 1971ko arau haiek osorik ez betetzeak eta arau berri baten eskean egoteak ez du esan nahi, halere, euskal idazleek beren egunoroko langintzan gai honi buruz inolako irizpiderik ez dutenik.

Gerta liteke aitzitik, eta itxuraz gertatzen da, oinarrizko irizpideren bat bederen aski errotua izatea norberak.

Nolakoa da, ordea, Euskaltzaindiaren 1971ko idaztarauak beti betetzen ez dituen idazle-gehiengo horren oinarrizko irizpide hori?

Eta, batez ere, zertan oinarritzen da horretarako?

Hiru bat irtenbide ikusten ditu nagusiki, euskal idazleak, aukeran: gramatika-bidea batetik, situazio-egokiera bestetik eta, azken baina ez hutsen, estetika-bidea.

Hitz-andana ihartuen multzo berezia alde batera uzten bada, badaude aldian aldiko hitz elkartua nola idatzi erabakitzeko orduan

a) Batez ere hitz-elkarte horren erabidean, bere osagaien kategoria gramatikaletan, osagai bien arteko erlazioan eta hitz-junturako hots-ezkontzan fijatzen direnak.

Ikuspegi gramatikala deituko diogu hauen irizpideari.

b) Badaude, bestalde, batez ere ulergarritasunaren bila dabiltzanak eta horretarako, hitz elkartuaren barrenak miatzen ibili ordez, hitz-elkartearen aldian aldiko testuinguruaz gehiago kezkatzen direnak.

Hitz-ingurune hori argitu beharra sentitzen dutenean, edota gutxienez horren komenentzia sentitzen duten situazioetan, marrarekin idazten dute.

Bestela, ahal den guztian bereiz.

Ikuspegi situazionala esango diogu idazle hauen irizpideari.

c) Badira, azkenik, batez ere irizpide estetikoa gogoan izanik horren arabera idazten saiatzen direnak.

Ikuspegi estetikoa dela esango dugu, nagusiki, azken hauen irizpidea.

Zein ikuspegiz baliatzen dira, batez ere, erantzuna bidali duten 149 euskal idazleok?

Erantzuna burubikoa da oraingoan.

Izan ere, erantzun dutenen artean ikuspegi gramatikalaren alde %47,56 dago; ikuspegi situazionalaren alde, %45,73 (...).